Año 2007 URTEA Premio Manuel Irujo

martes, 22 de marzo de 2022

2022 Bere Bizitzaren kronika

 

Nazien kontzentrazio-esparruetan ibili zen Alejandro Elizalde erresistente nafarrari omenaldia, haren heriotzaren 75. urteurrenean

 

 

Alejandro Elizalde ELA eta EAJko militantea 1946ko azaroaren 23an hil zen Kanbon. Elizondon jaio zen, 1894ko otsailaren 9an, Ekonomia ikasi zuen Zaragozako Unibertsitatean, eta Donostiara joan zen bizitzera ikasketak amaitu ondoren. Errepublika iritsi zenerako, ELAko eta EAJko militantea zen eta Gerra Zibila hasi zenean, jeltzaleek osaturiko Azpeitiko Defentsa Batzordean aritu zen. Gipuzkoa galdu ondoren, Bilbora joan zen eta Euskadi autonomoa frankisten esku geratu zenean, Eusko Jaurlaritzaren ardurapeko presoen askapenean parte hartu zuen.


Iparraldera erbesteratu zen eta jeltzaleen Donibane Lohizuneko bulegoan lan egin zuen. Orduan, Frantziako zerbitzu sekretuekiko harremanetan hasi zen, eta espioi frankistak neutralizatzen lagundu zien.


Okupazioaren ostean ere ez zen geldirik egon. Comète sarearekin jarri zen harremanetan, eta, aipatutako sare horren laguntzaz, mugara iristen ziren eraitsitako hegazkinlari aliatuei muga zeharkatzen lagundu ohi zien.º


1943ko uztailaren 13an, Gestapok atxilotu zuen komunista zela egotzita, eta abuztuaren 10ean Fresnesko espetxean zegoen. Orduan hasi zen Elizalderen bidaia Frantziako kartzela eta nazien kontzentrazio-esparruetatik zehar: Rominville, Compiègne, berriro Fresnes, Mauthausen, Melk-eko Quarz eta Ebensee.


1945eko maiatzaren 6an, soldadu aliatuek askatu zuten, baina ordurako oso makal zebilen. 1946an, medikuek tuberkulosia diagnostikatu zioten eta Kanboko erietxe batera eraman zuten urriaren 23an, bertan sendatzeko. Hala ere, ospitaleratu eta hilabetera hil zen tuberkulosiak jota, nazien kontzentrazio-esparruetan pairatutakoen zioz guztiz ahulduta zegoela.


Memoria historikoa Irujo Etxea Elkartearen eta Sabino Arana Fundazioaren elkarlaneko jardueraren oinarrietako bat da. Hori dela eta, Baztango jeltzale eta erresistentearen heriotzaren 75. urteurrenean, erakunde biek hitzaldi bat antolatu eta hitzaldi horren testua argitaratu eta ostiralean, otsailaren 10ean, banatu da Elizondoko kultura etxean 19:00etatik aurrera Elizalderi egin zaion omenaldian.

 

 

 

 

2022 Alejandro Elizaderi egindako omenaldia

Alejandro Elizalde Iribarren

(Elizondo 1894-Kanbo 1945)