Año 2007 URTEA Premio Manuel Irujo

lunes, 11 de febrero de 2013

2002 anuario aldizkaria


Haz clic en ver pdf y accederás al contenido del  anuario 2002.                                                               Cuando cierres el anuario, también cerrarás el blog.
ver  pdf

2002 Karlistadak


Karlistadak, karlisten eta liberalen arteko ia mende beteko gatazka. Irabazteko asmoz elkarren aurka borrokan egin zuten bi pentsamolde. Nafarroak eta hiru probintziek Don Karlosen alde egin zuten. Ez zuten beste probintziak bezalakoak izan nahi. Beren autonomia eta foruak defendatzen zituzten. Urte latzak, gogorrak eta gose urteak izan ziren. Azkenean liberalek irabazi zuten. 1876ko ekainaren 2an, Madrilgo Gorteek foruak deuseztu zituzten. Une mingotsak izan ziren. Karlistek konstituzioaren zentralismoa eta foruak bat ez zetozela ulertu zuten. Foruak eta erakundeak desagerturik, foruen lurraldeen nortasuna hizkuntzan oinarri zitekeela azpimarratzen zuen pentsaera berria jaio zen. Nire hizkuntza da nire aberria esaerari jarraituz, euskararen berreskurapenaren konpromezua Euskal Herri osoan berpiztu zen.


Las carlistadas, casi  un siglo de lucha entre carlistas y liberales. Dos formas de pensar que lucharon por imponerse. Navarra y  las  Vascongadas se posicionaron a favor de las tesis de Don Carlos. Defendían su autonomía y sus fueros. Se resistían a ser como las demás provincias. Fueron  años duros, de sufrimiento y como no, también de hambre. Al final ganaron los liberales. El 2 de Junio de 1876, las  Cortes de Madrid aprobaron la abolición de los fueros. Fueron momentos de desengaño. Los círculos carlistas  comprendieron que el régimen foral y el centralismo constitucional eran incompatibles. Desaparecidas las instituciones y los fueros, nació una nueva corriente de pensamiento que afirmaba que la identidad de los antiguos territorios forales se podía fundamentar en la lengua.. Bajo el lema “mi patria es mi lengua”, se reavivó en toda Euskalerria el compromiso de la recuperación del euskara



Les carlistades, presque un siècle de lutte entre carlistes et libéraux. Deux manières de penser qui ont lutté pour s’imposser en Navarre et au Pays Basque  et qui ont été pour la thèse de San Carlos. Ils défendaient son autonomie et ses “fueros”. Ils résistaient à être comme les autres provinces. Ils ont été des années très durs, de souffrance, et bien sûr de famine. Finalement, ce sont les libéraux qui ont gagné. Le 2 Juin 1876 les Cortes de Madrid ont approuvé l’abolition des “fueros”. Il y a eu des moments de déception. Les cercles carlistes ont compris que le régime foral et le centralisme contitutionel étaient incompatibles. Une fois disparus les intitutions et les “fueros”, une nouvelle courante de pensée est née, elle affirmait que l’identité des anciens territoires forales se trouvait dans sa langue. Sous la dévise ma patrie est ma langue, on a  ravivé dans tout le Pays Basque l’engagement por la récupération de la langue basque.
.

sábado, 2 de febrero de 2013

2002 Sakanan oroitzen zaituzte


Sakanatik eskerrak emanik

Arantxa Amilibia

Adimentsua, baina argia; zorrotza, baina bihozbera; zehatza, baina ulerkorra; sendoa, baina sentikorra. Jose Mari Satrustegi Zubeldiak bi aldeak ditu; garapen maila handia eskuratu duten gizakien antzera.Herri eta kultura baten parte sentitzen da. Europako hizkuntzarik zaharrena hitz egiten duen herriko kidea da. Aspalditxo konturatu zen bera gure kulturak bultzadatxo bat behar zuela gizarte modernoaren globalizazioan desitxuratuta gelditzeko arriskuaren aurrean. Euskaldun zaharrak euskaraz solastu nahi ez zutenean, gure hizkuntzaren aberastasuna aldarrikatu eta zegokion tokian euskararen eta euskal kulturaren alde hainbat lan egin zuen gure nortasunaren izaeraren muinoak ‘lotsarik’ gabe lau haizetara zabaltzeko.


Urmenetaren eraginez eta Pedro Diez de Ulzurrun sendagilearen zuzendaritzaz euskaltzale taldean parte hartu zuen Frankismoaren garaian. Orduko lanen artean ondoko hauek daude: haur euskaldunen sariak; Principe de Viana euskal aldizkaria eta eskoletan ordu erdiko euskara sartzea. Ahaleginak ez ziren hor eten: 1969an Fontes Linguae Vasconum agitalpena sortu zuen, mundu zabaleko euskaltzaleei irekia eta orain arte, zuzendari jarraitzen du. Ordukoa da ere Cuadernos de Etnologia y Etnografia, Etniker taldearen lanak argitaratzeko aldizkaria.

Ikastolak abiatu zirenean hainbat ekimenetan parte hartu zuen belaunaldi berriak euskaraz ikas ahal izateko. Horrekin batera itzultzaile lanak egin zituen haurrendako hamaika ipuin euskaratuz: Ardo ta ogi Martxelin, Alizia, Laminzulo... Hainbat euskaltzaleren biografiak osatu ditu: Bordel bertsularia, J.F. Aizkibel, Alexander Tapia Perurena, Perpetua Saragueta... Eta hamaika libururen egilea dugu; bai euskaraz Luzaideko kantiak, Eusladunen seksubideak, Ekaitza, Ipuin miresgarriak, Axelko eta Osoko, Lapur Zuriak, Sakanerri barrena, Mattin Motela...; bai erdaraz: Mitos y creencias, Comportamiento sexual de los Vascos, Solsticio de Invierno, Antropologia y Lengua... Horiez gain, mila eta ehunen bat idazlan aldizkari, elkar arteko liburu eta hitzaurre idatzi ditu. Euskaltzaina, Intstituto Americano de Estudios Vascos (Buenos Aires) eta Academy Linguistic International-eko (Erevan, Armenia) ohorezko partaidea, besteak beste.

Sakanako arruazuarra erretiratuta bizi zen, hala ere, azken ordura arte, emanari oneko iturria izaten jarraitu du hamaika proiektu eta egitasmo bultzatuz. Ez da erraza sakandar honen lana lau hitzetan laburbiltzea, baina, zalantzarik gabe, apaiz honek egindako lana ez da errez ezean geldituko. Apaltasunez aipatu zuen egun batez: “Geroz eta gutxiago dakigula konturatzen naiz”. Hala ere, berak egindako lan mardulari esker, gure zurtoin sendoa gero eta sendoagoa eginen da. Eskerrik asko Jose Mari!