Año 2007 URTEA Premio Manuel Irujo

domingo, 3 de marzo de 2013

2005 Euskaltzaindiaren akta




Euskaltzaindiak  bere aktetan diskutso guztiak bildu zituen



Euskaltzaindia  recopiló en sus actas los diiferentes discursos del acto.




Para ver todo el documento haz clik en pdf

2005 Jean Haritschelharren bizitza




Haritschelharren  biografia


Jean Haritschelhar Duhalde Baigorrin jaio zen, 1923ko maiatzaren 13an. Lehen ikasketak bertako eskola publikoan egin zituen. Ondoren, Baionan, Mont de Marsanen eta Tolosan ikasi zuen. Letretan doktore da Ecole Normale Superiore de Saint-Cloud eta Sorbonne-Parisen, tesiok aurkeztu zituelarik: “Le poéte souletin Pierre Topet Etxahun” ea “L’oeuvre poétique de Pierre Topoet-Etxahun”. Arlo profesionalean, irakasle izana da, 1952tik 1959ra Agen-eko lizeoan eta 1962tik 1986ra Bordeleko Unibertsitatean, bertan espainiera eta euskara klaseak ematen zituela. 1969an, Euskal Hizkuntza eta Literaturako katedradun izendatu zuten.
1962an, Baionako Euskal Museoko buru izendatu zuten. Urte horretan ere, Euskaltzaindiak euskaltzain oso hautatu zuen. 1963ko uztailaren 28an, Baigorrin, irakurri zuen sarrera-hitzaldia, “Haritschelhar euskaltzain jaunaren mintzadia (Oxobia)” eta Rene Lafon-ek erantzun zion. 1966. urtetik 1988ra bitartean euskaltzainburuorde izan zen eta 1989an izendatu zuten euskaltzainburu, Luis Villasanteren lekuan. 1971tik 1980ra bitartean Baigorri bere herriaren alkate izan zen. 1988an, Euskal Herriko Unibertsitateak “Doctor Honoris Causa” izendatu zuen.
Besteak beste, Ikas, Euskaltzaleen Biltzarra, Societé de Linguistique de Paris eta Euskal Kultur Erakundearen partaide da. Frantziako Hezkuntza Ministeritzako Conseil des Universites delako erakundearen batzordekide ere bada. Pizkundea, Iparraldeko Kultur Federazioa-ren buru.
Artikulu ugari idatzi izan du bizitzan zehar hainbat aldizkaritan: Gure Herria, B. Du M.B, Revista de Etnografía, Euskera, Bulkletin hispanique, Herria (honen zuzendariorde ere izana da) eta Estudios de Deusto, besteak beste. Pilota aldizkariaren sortzaile eta zuzendari ere izan da, bai eta Pilotarien Biltzarraren zuzendari ere (Pilota Federakuntzako kidea ere izan zen, 1968tik 1996 arte). Bulletin du Musée Basque deritzan aldizkaria zuzendu zuen, bertan euskara, euskal kultura, historia eta arkeologia mailako oinarrizko argitarapenak ezagutarazi zituela.
Bestetik, Udako Euskal Unibertsitatearen sortzailetarik bat dugu Haritschelhar. Bertan, gainera, lau urtez izan zen irakasle.


El escritor y lingüista navarro Jean Haritschelhar nacido en Baigorri un 13 de mayo de 1923. Estudió en la Universidad de Toulouse y en la de la Sorbona, obteniendo el doctorado con una tesis que analizaba la obra del poeta suletino Pierre Topet Etxaun. En el periodo comprendido entre 1962/1968, impartió clases de lengua en la universidad de Burdeos, siendo nombrado en 1969 catedrático de Lengua y Literatura Vasca  de dicha universidad. 
Nombrado Director del Museo Vasco de Baiona en 1962, este mismo año fue elegido académico de numero de Euskaltzaindia. Posteriormente accedió a la presidencia de Euskaltzaindia,  ocupando este cargo durante 22 años. Autor de innumerables publicaciones, es un referente para todos aquellos que quieran conocer el mundo de la cultura  y del euskara en estos últimos años

sábado, 2 de marzo de 2013

2005 Jean Haritschelhar Vº Manuel Irujo Saria



El premio 2005, para un navarro de Baigorri

Texto: Koldo Viñuales


Es un honor para todos todos los miembros de Irujo Etxea conceder este Vº premio a Jean Haritschelhar. Evidentemente que este galardón es un reconocimiento a  toda una vida de entrega e ilusión por mantener viva la llama del euskara y de la cultura vasca.
Sin embargo existe en el premiado un motivo sentimental que nos llena de orgullo, ya que Jean es también nabarro. Este año en el seiburu de nuestro anagrama visualizamos a todos los habitantes de la sexta merindad, que son una parte importante de nuestra historia..

Jean Haritschelhar recibiendo el seiburu ,

Pero volvamos a la historia de Jean, Irujo Etxea no podía pasar por alto los esfuerzos de 42 años encaminados a lograr la normalización del euskara a lo largo y ancho de Euskalherria. Ya que 42 años de dedicación son muchos años. Tu carrera en Euskaltzaindia ha sido una carrera maratoniana que has ganado contra viento y marea.
Con tu tenacidad y constancia has hecho callar todos aquellos cantos de sirena que auguraban  la desaparición del euskera. Sabías que era un empresa difícil, pero no  te rendiste jamás Cuando en 1963 entraste en Euskaltzaindia la situación no era muy halagüeña. .En el estado francés el euskara era ignorado, mientras que en el estado español la utilización del euskara estaba prohibida. Si bien el euskara en el estado francés sigue siendo no oficial, por suerte en Nafarroa y en la Comunidad Autónoma el avance del idioma es una realidad palpable. El euskara sigue hoy más vivo que nunca y gracias a  tu buen hacer en Euskaltzaindia, has conseguido que el euskara y la cultura vasca hayan entrado en un proceso de normalización aceptado y respetado por un amplio sector de nuestra sociedad.

Collete, esposa de Jean, firmando en el libro de honor de Irujo Etxea

Nos falta mucho camino por recorrer, pero algo nos dice que la senda que has marcado es nuestro mejor aval de futuro. Mila esker Nuestro agradecimiento sincero y el deseo de que las próximas generaciones hagamos realidad todos los proyectos que con tanta ilusión y empeño has iniciado
Zorionak Jean eta segi aurrera.

2005 V.Manuel Irujo Saria


 Baigorriko nafarra,  2005ko sariduna

Testua:  Koldo  Viñuales


Irujo Etxeko orok ohore handia dugu V. Manuel  Irujo saria Jean Haritschelharri ematean. Sari hau, bistan da, euskararen eta euskal kulturaren garra bizirik iraunarazteko ahaleginean eman den bizitzari egiten zaion onespena da.
Hala ere bada sarituarengan biziki harrotzen gaituen sentimendu handiko arrazoia, izan ere Jean nafarra da. Aurten, gure anagrama den seiburuan gure historiaren zati garrantzitsu diren seigarren merindateko biztanleak irudika ditzakegu.
Baina berriro ere itzul gaitezen Jeanengana. Irujo etxeak ezin zitzakeen ahantz euskararen normalizazioaren alde, berrogeita bi urtez, Euskal Herrian zehar egin dituzun lanak.

Andrés Urrutia, Miren Azkarate, Jean Haritselhar, Maria José Fernández eta Koldo Viñuales  aurreskuan.

Berrogeita bi urte luze da. Zuk Euskaltzaindian korritu duzun lasterketa maratoia izan da, garaitu duzun maratoia. Zure lan etengabeak euskararen desagerpena iragartzen zuen zenbait ahots isilarazi du. Bazenekien lan zaila zena, eta  ez zenuen amore eman horregatik. Frantzian euskararen egoerak hobera egin ez badu ere, zorionez, Nafarroan eta Euskal Autonomia Erkidegoan, euskararen berreskurapena nabarmena izan da.
Euskarak inoiz baino biziago dirau, eta zuk Euskaltzaindian egin duzun lanari esker, euskararen eta euskal kulturaren normalizazioa ez da utopia izanen. Bide luzea dugu aitzinean, baina erraten ahal dugu, Jean, ekin diozun bideak etorkizunerantz garamatzala Gure eskerrik beroena eta zuk ilusio handiz hasi zenituen proiektuak datozen belaunaldiek osa ditzatela

 Zorionak Jean eta segi aurrera !!!