Baigorriko nafarra, 2005ko sariduna
Testua: Koldo Viñuales
Irujo
Etxeko orok ohore handia dugu V. Manuel
Irujo saria Jean Haritschelharri ematean. Sari hau, bistan da, euskararen
eta euskal kulturaren garra bizirik iraunarazteko ahaleginean eman den
bizitzari egiten zaion onespena da.
Hala
ere bada sarituarengan biziki harrotzen gaituen sentimendu handiko arrazoia,
izan ere Jean nafarra da. Aurten, gure anagrama den seiburuan gure historiaren
zati garrantzitsu diren seigarren merindateko biztanleak irudika ditzakegu.
Baina
berriro ere itzul gaitezen Jeanengana. Irujo etxeak ezin zitzakeen ahantz
euskararen normalizazioaren alde, berrogeita bi urtez, Euskal Herrian zehar
egin dituzun lanak.
Andrés Urrutia, Miren Azkarate, Jean Haritselhar, Maria José Fernández eta Koldo Viñuales aurreskuan.
Berrogeita bi urte luze da. Zuk Euskaltzaindian korritu duzun lasterketa maratoia izan da,
Euskarak
inoiz baino biziago dirau, eta zuk Euskaltzaindian egin duzun lanari esker,
euskararen eta euskal kulturaren normalizazioa ez da utopia izanen. Bide luzea
dugu aitzinean, baina erraten ahal dugu, Jean, ekin diozun bideak
etorkizunerantz gara matzala Gure
eskerrik beroena eta zuk ilusio handiz hasi zenituen proiektuak datozen
belaunaldiek osa ditzatela
Zorionak Jean eta segi aurrera !!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario