Haritschelharren biografia
Jean Haritschelhar
Duhalde Baigorrin jaio zen, 1923ko maiatzaren 13an. Lehen ikasketak
bertako eskola publikoan egin zituen. Ondoren, Baionan, Mont de Marsanen eta
Tolosan ikasi zuen. Letretan doktore da Ecole Normale Superiore de Saint-Cloud
eta Sorbonne-Parisen, tesiok aurkeztu zituelarik: “Le poéte souletin Pierre
Topet Etxahun” ea “L’oeuvre poétique de Pierre Topoet-Etxahun”. Arlo
profesionalean, irakasle izana da, 1952tik 1959ra Agen-eko lizeoan eta 1962tik
1986ra Bordeleko Unibertsitatean, bertan espainiera eta euskara klaseak ematen
zituela. 1969an, Euskal Hizkuntza eta Literaturako katedradun izendatu zuten.
1962an, Baionako Euskal Museoko buru izendatu zuten. Urte
horretan ere, Euskaltzaindiak euskaltzain oso hautatu zuen. 1963ko uztailaren
28an, Baigorrin, irakurri zuen sarrera-hitzaldia, “Haritschelhar euskaltzain
jaunaren mintzadia (Oxobia)” eta Rene Lafon-ek erantzun zion. 1966. urtetik 1988ra
bitartean euskaltzainburuorde izan zen eta 1989an izendatu zuten
euskaltzainburu, Luis Villasanteren lekuan. 1971tik
1980ra bitartean Baigorri bere herriaren alkate izan zen. 1988an, Euskal
Herriko Unibertsitateak “Doctor Honoris Causa” izendatu zuen.
Besteak
beste, Ikas, Euskaltzaleen Biltzarra, Societé de Linguistique de Paris eta
Euskal Kultur Erakundearen partaide da. Frantziako Hezkuntza Ministeritzako
Conseil des Universites delako erakundearen batzordekide ere bada. Pizkundea,
Iparraldeko Kultur Federazioa-ren buru.
Artikulu
ugari idatzi izan du bizitzan zehar hainbat aldizkaritan: Gure Herria, B. Du
M.B, Revista de Etnografía, Euskera, Bulkletin hispanique, Herria (honen
zuzendariorde ere izana da) eta Estudios de Deusto, besteak beste. Pilota aldizkariaren
sortzaile eta zuzendari ere izan da, bai eta Pilotarien Biltzarraren zuzendari
ere (Pilota Federakuntzako kidea ere izan zen, 1968tik 1996 arte). Bulletin du Musée Basque
deritzan aldizkaria zuzendu zuen, bertan euskara, euskal kultura, historia eta
arkeologia mailako oinarrizko argitarapenak ezagutarazi zituela.
Bestetik, Udako
Euskal Unibertsitatearen sortzailetarik bat dugu Haritschelhar. Bertan, gainera, lau
urtez izan zen irakasle.
El escritor y
lingüista navarro Jean Haritschelhar nacido en Baigorri un 13 de mayo de 1923. Estudió en la Universidad de
Toulouse y en la de la Sorbona ,
obteniendo el doctorado con una tesis que analizaba la obra del poeta suletino Pierre
Topet Etxaun. En el periodo comprendido entre 1962/1968, impartió clases de lengua en la universidad de Burdeos,
siendo nombrado en 1969 catedrático de Lengua y Literatura Vasca de dicha universidad.
Nombrado
Director del Museo Vasco de Baiona en 1962,
este mismo año fue elegido académico de numero de Euskaltzaindia.
Posteriormente accedió a la presidencia de Euskaltzaindia, ocupando este cargo durante 22 años. Autor de innumerables
publicaciones, es un referente para todos aquellos que quieran conocer el mundo
de la cultura y del euskara en estos
últimos años
No hay comentarios:
Publicar un comentario