AZAROAK
17 OSTIRALA
Gregorio Monreal y Gerardo Bujanda“
Los últimos años de
Don Manuel”
Don Irujoren abertzaletasun sendoak bi eremu
jorratzen ditu nabarmen-nabarmen: Gizatasuna eta praktikotasuna. Batetik,
Irujoren aburuz egiazko helburuak ez dira aberria edo herri-erakundeak, gizakia
bera baizik. Zentzu honetan, abertzaletasunak, lehen eta behingoz, behar du
gizakumearen beraren eskubideak defenditu, eskubide indibidualak nahiz
kolektiboak izan. Bestetik, Irujo ez zen esentsialismoa aroletan erori, ezta
abertzaletasun-norgehiagoka antzuetan alferrik galdu ere. Harez ustez ez da
aski helburuak proposatzea, horrez gainera behar-beharrezko da helburu horiek
lortzeko abiapuntuak zehaztea eta bideratzea. Alegia, ezer gutxirako balio
dutela aldarrikapen kanpolarrosek, eguneroko bizimoduan sekula gauzatzeko
urraspide zehatzik jorratzen ez baldin bada.
No hay comentarios:
Publicar un comentario