EUSKARAZ BIZITZEKO ESKUBIDEAREN
ALDE,
Euskara
ofiziala orain!!
Gure nortasuna eta Euskal Herrikoak izatea ezin ditzake erabaki politiko interesatuek
baldintzatu eta arautu. Mendez mende osatu den kultur ezaugarria da, gure
herriaren pentsamoldea, ohiturak eta balioak dira.
Guk, euskaldunok, harro gaude gure arbasoek utzi
ziguten euskararekin, euskaraz mintzatzen jarraitu nahi dugu eta euskaraz
mintzo den herriaren zatia izan ere bai, Euskal Herriarena, alegia.
Eta egia bada ere gure herrietan euskara urte
batzuk dela hitz egiteari utzi zitzaiona, baikor erran dezakegu azken
hamarkadetan euskaldunen kopurua gero eta handiagoa dela.
Horregatik, gaur, abenduak 3, euskararen nazioarteko
eguna izanik, euskaraz bizi nahi dugula adieraztearekin batera foru
komunitateko agintariei eskatu nahi diegu:
- Nafarroan indarrean dagoen euskararen
legea aldatzea, euskara Nafarroa osoan ofiziala izatea uzten ez duelako.
- Euskaraz bizi ahal izateko eskubidea
errespetatzea, gizarteko arlo guztietan euskara erabiltzeko aukera
erraztuz.
- Euskal kulturarekiko sentiberatasun
handiagoa izatea, Nafarroan euskara bizirik mantentzeko mugimenduei eta
ekintzei laguntzak emanez.
Lizartarrok
euskaraz bizitzeko dugun eskubidea aldarrikatu nahi dugu.
Euskara ofiziala
Nafarroa osoan ¡
No hay comentarios:
Publicar un comentario