Año 2007 URTEA Premio Manuel Irujo

lunes, 28 de enero de 2013

2002 José Maria María Satrustegi II Manuel Irujo Saria


JOSE MARIA SATRUSTEGI,  II. MANUEL IRUJO SARIA

Euskara eta euskal kulturaren aldeko lanari bizitza osoa eskaini diola eta Irujo Etxea elkartearen saria jaso zuen idazle, antropologo eta etnologoak.



Jose Luis Castejón, Jose María Satrustegi, Koldo Viñuales eta Jean Haritschelhar                                          ohorezko aurreskuan

Herri honek zorra zuen zurekin eta gaur, Irujo Etxeak, Euskal Herriaren izenean, II Manuel Irujo Saria emanen dizu, hain maitea duzun herri honen nortasuna bizirik mantentzearren egin duzun lana aitortu nahian”. Hitz hauen bitartea jaso zuen Jose Maria Satrustegik joan den ekainaren 8an Irujo Etxea elkartearen urrezko domina, euskal kulturaren alde egin duen lana eskertzearren.

Jose Maria Satrustegi izan zen ekitaldiko erdigune, Lizarrako Koroatze Enparantzan aurreskua eskainiz egin zitzaion harrera. Irujo Etxeko lehendakariak sarituaren bizitza aditzera eman zuen hitz laburrez honela aipatuz: “hain maitea zenuen herri honen oroitzapen historikoaren berreskurapenaren alde indar guztiez lan egiteko erabakia” eta honela jarraituz: “profeta baizinen, euskarak gure herriko arlo guztietan izan behar zuela aldarrikatu zenuen”.

Euskaltzaindiako lehendakariak, Jean Haritschelharrek, eman zion Manuel Irujoren irudia zeraman urrezko domina. Euskaraz eta gaztelaniaz, Haritschelharrek zenbait hitz eskaini zion sarituari, bere lana goraipatuz eta nazioartean izan duen oihartzuna azpimarratuz, “Tokio edo Argentinako unibertsitateetara gonbidatu baitute”.


José Maria Satrustegik urrezko domina jaso zuen,

Satrustegik “ohoretzat” jo zuen Manuel Irujoren izena daraman saria jaso izana. Irujo “Egaren hiriko seme txit prestua, bere herriarekiko atxekimendua zuena, adiskideen adiskide eta pertsona zuzena” zela gaineratu zuen. Manuel zenarekin bere anaia zenarekin bezain harreman esturik izan ez bazuen ere “beti jatortasunez eta dotoreziaz hartu ninduen” aipatu zuen. Beraz, azpimarratu zuen “zortea eta ohorea da domina hau jasotzea, bere hirian, harro nago” eta “gaurko sari honek bi esanahi ditu niretzat: bata izen ohoragaria, bestea Irujorekiko mirespen etengabea.”.

Bere hitzaldiari amaiera emateko, Lizarrara 25 urte dela itzuli zenean egin zioten harrera beroan Irujok esan zituen hitz berberak errepikatu zituen: “Zenbat eskertzen dizuedan, zenbat eskertzen dizuedan. Eskerrik asko”.

Vicky Alfonso





No hay comentarios:

Publicar un comentario