Año 2007 URTEA Premio Manuel Irujo

miércoles, 12 de agosto de 2020

2012 Iñaki Perurenak jarritako bertsoak




 Gizon bezela miresten nuen
artista paregabea
urte askoan zutik egona
okertzen etzan habea.
“Jatorra” esanez agurtzen
beti hitzaren jabea
irripar batez hitzegin zun
gozamenaren labea.



     

Nahi gabe ere somatzen dugu
bere ekintzen itzala
haren jarrera gogoratzeak
denok indartu gaitzala.
Lagunen lagun humorezkoa
zintzo eta zerbitzala
Ulibarrena etzan edozein
gure gaurko Mariskala.

Iñaki Perurena
                       






No hay comentarios:

Publicar un comentario