1970eko irailaren hasi zuen bere
ibilbidea gure ikastolak, Lizarrako udal pilotalekuan
![]() |
LIzarra Ikastolaren sarrera zaharra |
Lizarra izenez
ezagutzen dugun hezkuntza zentroak 1970eko irailaren 29an hasi zuen bere
ibilbidea. Hogeita bost izan ziren lehen ikasturtea Estella-Lizarrako Udalak
udal-pilotalekuan utzitako gela hartan estreinatu zutenak. Ikastolak, guraso
talde baten babesari esker eta hainbat erakunderen laguntzari esker (Nafarroako
Gobernuko Vianako Printzea erakundea, Euskaltzaindia eta Estella-Lizarrako
Udalaren hainbat ordezkari), bere ibilera abiatu zuen 240.000 pezetako
aurrekontuaz. 1973. urtean, gelak mailegu bidez familiek eskuratutako
Nabarreria kaleko 1 zenbakian kokatuta ziren. Dena den, aldaketa esanguratsua
1977an iritsi zen, familiek Lizarra Ikastola Irakaskuntza eta Kontsumo
Kooperatiba sortu, eta gelak garai bateko Eskolapioen Lehen Hezkun-tzako eskola
eta komentura eraman zituztenean.
1980-1981
ikasturtean zehar, alderdi pedagogiko zein administratiboari norabide berria
emateko helburuarekin, hainbat ekintza burutu ziren. Batetik, Santa Ageda edo
Olentzeroren tradizioa berreskuratzearekin batera Lizarra Ikastola gizartera
zabaldu zen; bestetik, egoera ekonomikoa hobetu asmoz, ekimen ezberdinak
antolatu ziren (jaietako barraka, adibidez). 1982 urterako Lizarra Ikastolak OHOko
12 gela zituen. Erdal ingurune batean euskarazko inmertsio linguistiko eredua
erabiltzen zuen lehen zentroa izan zen (Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroako eskola
ugari hurbildu ziren gure eredua ezagutzera). 1985. urtea zen Lizarra
Ikastolaren bazkideek Eskolapioen eskola eta bere lurrak erosi zituztenean,
Asanbladaren bozken 99,5% aldeko izanik. Urte horretan bertan burutu zen
Nafarroa Oinezean eskuratutako diru bilketa akuilu ezinhobea izan zen erabakia.
![]() |
Lizarra Ikastola Agate deunaren kalejiran |
Aspaldiko ametsa egi bilakatzeko asmoz zentro berriaren
eraikitze-lanak 1989an hasi ziren. Finantziazioa Nafarroako Gobernuaren 61
milioi pezeta, Kutxak emandako 90 milioiko mailegua eta kultur kanpaina
jendetsu batean bildutako dirua izan ziren: 1990ean, Ezina Ekinez Egina lelopean
Lizarran antolatutako bigarren Nafarroa Oineza. 1990ean Lizarra Ikastola berria
inauguratu zen Estella-Lizarrako alkatea eta Nafarroako Gobernuko ordezkariak
ere bertan zirela. Bost urte geroago DBH eredua txertatu zen, eta 1999an 0-3
urte bitarteko haurrentzako Lizarra Ikastola Haur Eskola abiatu zen. Orduz
geroztik, gaur egun bitarte, Lizarra Ikastolaren erronka dira sormena,
ezagutzen transmisioa eta izpiritu kritikoaren garapena; zaindutako inguru
batean, eta auzolanaren balioari garrantzia emanaz.
Hegoak zabalduz XXI. mendean
erabat errotu ditu Lizarra Ikastolak hasierako proiektuen asmoa. Begirada
altxatu eta Europako proiekzioan jarri ditu bere ikasleak. Azken urteetan
ohikoak bilakatu dira Erasmus proiektuen garapena: Italia, Turkia, Finlandia,
eta beste hainbat herrialdeetan izan dira gure ikasleak Europako beste ikasle
batzuekin batera proiektu multidiziplinarrak aurrera eramaten. 50 urteko oinez
bidea egin ondoren, hegoak zabaldu eta hegan egiteko ideia jaso du Lizarra
Ikastolak antolatuko duen bere hirugarren Nafarroa Oinez ekitaldiak Hegan
Oinez lelopean.
Hurrengo
urriak 18an ospatzeko asmoa zegoen arren, koronabirusak eragindako pandemia
egoerak, ekitaldia atzeratu eta hurrengo urtean ospatzeko itxaropena izatea
ekarri du.
No hay comentarios:
Publicar un comentario