Año 2007 URTEA Premio Manuel Irujo

sábado, 23 de febrero de 2013

2004 IV. Manuel Irujo Saria


IV. Manuel  Irujo Saria
Gregorio Monrealentzat

Zuzenbidearen historia katedraduna euskararen eta euskal kulturaren aldeko konpromisoagatik saritu zuten.

Irujo Etxea elkarteak joan den ekainean ospatu zuen IV. Manuel Irujo saria, oraingo honetan Gregorio Monreal Zia saritu zuelarik. 1942an Etaion jaio zen irakasle honek 1995etik ematen ditu klaseak Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Ibilbide profesional luzekoa da, izan ere bere bizitzan hainbat lan bete du: Euskal Herriko Unibertsitateko Erretore, Eusko Ikaskuntzako lehendakari, EAEko Autonomia Estatutuaren idazle taldeko, Parisko Societé d´Histoire de Droit-eko kide, senatore Gipuzkoatik, RIEV-en zuzendari eta Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketa saileko kontseilari orde. Hala ere, “euskararen eta euskal kulturaren berreskurapenaren alde, gure herriaren erroen berreskurapenaren alde, gure nortasunaren, elkarrizketaren eta kulturaren alde egin duen lan handiagatik” jaso du Irujo Etxeak urtero eman ohi duen sari hau.


Azkenik, Manuel de Irujoren irudia duen urrezko domina eta egurrezko seiburua –Irujo Etxearen logoa-, jaso ondoren, Gregorio Monrealek zenbait hitz eskaini zion bildutako jende piloari. Aurrena, saria eskertu zuen “hiru arrazoi garrantzitsurengatik”: bata, tokia, Lizarra, “eskualdekoentzat funtsezko hiri magikoa baitzen”; bestea, sariari izena ematen diona, Manuel de Irujo, “bere bizitzako azken zatian ezagutu arren inoiz gertatu zaidan gertakaririk garrantzitsuenetarikoa izan zelako”, eta hirugarren, aurreko urteetako sarituak, “Irujo Etxeak haiekin bete-betean asmatu zuelako”.

No hay comentarios:

Publicar un comentario