Año 2007 URTEA Premio Manuel Irujo

miércoles, 13 de febrero de 2013

Pedro Miguel Etxenike, III. Manuel Irujo Saria


III. Manuel de Irujo saria
Pedro Miguel Etxenikerentzat


"Harro nago Irujo bezalako erraldoi baten
izena daraman saria jasotzeaz"


Pedro Miguel Etxenike fisikariak joan den ekainaren 14an Manuel de Irujo saria jaso zuen, Irujo Etxea Elkarteak emanik, “euskararen eta euskal kulturaren aldeko konpromezuagatik ez ezik, bere eguneroko bizitzan eta ingurune profesionalean hizkuntza honetaz eta euskal kulturaz eman ohi duen irudiagatik ere”. Etxenikek, izatez Izabakoa denak, Asturiasko Printzearen Ikerketa saria duenak, harro zegoela adierazi zuen “Irujo bezalako erraldoi baten izena daraman saria jasotzeaz, izan ere Irujo nafarra zelako euskalduna sentitzen eta zen bezalaxe neu ere hala naiz eta halaxe sentitzen bainaiz”.


Pello Salaburu, Pedro Miguel  Etxenike y Koldo Viñuales,

Irujo Etxea Elkarteak hirugarren Manuel de Irujo saria ospatu zuen, saria politikari abertzalearen irudia duen urrezko dominak eta Elkartearen anagrama irudikatzen duen zurezko seiburuak osatzen zuten. Aurtengo saritua Pedro Miguel Etxenike izan zen, EHU-ko Materia kondentsatuaren Fisika katedraduna, eta ez zuen hitz gutxi erabili Irujoren omenez, “gizon ausarta, demokrazia zalea eta alderdien arteko desadostasunak elkarrekiko begirunez erabaki beharrekoak direlako ustekoa”.
  
 Saria jaso zuen ekitaldian hainbat pertsonalitate izan zen, Nafarroako Parlamentuko lehendakaria, Eusko Jaurlaritzako Kultur eta Hezkuntza kontseilariak eta Euskara Kultur Elkartea eta Sabino Arana fundazioetako ordezkariak tartean. Aipamen berezia egin zen aurreko sarituez, Jose Maria Jimenoz eta Jesus Maria Satrustegiz, biak zendu berri. Etxenikek berak honela zioen beraiei buruz: “Ez dut neure burua ez Irujoren ez aurreko sarituen pareko. Ez nuen Jimeno Jurio ia ezagutzen, baina bere azken egunetan berari buruz esan denaren erdia nitaz esatea nahi nuke. Satrustegi bai, ezagutu nuen, Eusko Jaurlaritzan aritu nintzen garaian berarekin lan egiteko ohorea izan nuen.”


No hay comentarios:

Publicar un comentario