Artikulugile oparoa,
historiako elkarteetako bultzatzaile (Geronimo de Uztariz, Udako Euskal
Unibertsitatea edo Eusko Ikaskuntza, deituriko kultur eta historiako
elkarteetako sortzaile eta kide izan delarik), euskal prensa sostengatzaile eta
parte hartzaile, nekaezinezko hizlari, Trantsizioko memoria historikoaren
langile eta garai hartako lekuko pribilegiatua ere bai, bata bestearen atzetik
hauek dira berak azaltzen dituen dohain batzuk. Historialari nekaezina izan da
eta oraindik bere sasoian dago ezagutza historikoaren ekoizpenean.
Gure ustez Chuecak ez du
inoiz ahaztu historialari on bat izateko behar diren baldintzak: langile
amorratua izateaz gain kaleko errealitatetik ez aldentzea. Handik datorkio
berak duen errealitatearekiko usaina, usain soziala, kritikoa, aurrerakoia.
Berak, ia ia beste guztiok bere iharduera hau nabaritu gabe, gizarte mugimendu,
erreibindikazio protesta edo ta kalean mugitzen ari diren berritasunetatik oso
hurbil egon da beti. Kualitate horrek bere historiako lanari funtsezko
ezaugarria eman dio.
Emilio Majuelo en la entrega del Premio Manuel Irujo |
Horregatik beraren lanak
irakurtzerakoan bi irakurtzeko mailak erabili behar dira lan guzti hori
besteontzat ulergarriagoa izan dadin. Lehenengoa honetaz datza: historiaz
idatzi duena, ondo finkatuta eta dokumentatuta izanik, balore propioa darama;
bigarrena aurrekoa bezain bitxia da: esaten duena noiz, nola eta non aipatzen
duen moduak berataz asko argitzen digu guri irakurleoi. Berarekin historia
ikasteaz gain berak idatzi duena idatzi duen momentuaz asko irakasten baitigu
joandako euskal munduaz eta garaietaz. Historiako iragana eta oraingoa uztartuz
argiki azaltzen baitu gure historia berria ulertzeko bidea.
Emilio Majuelo realizó la entrega de la medalla a Josu Chueca Emilo Majuelo |
No hay comentarios:
Publicar un comentario