Lehenengo
Euskararen Eguna
Euskararen
Eguna 1949ko abenduaren 3an ospatu zen lehenengo aldiz. Garai hartako
Espainiako egoera politikoak eraginda, Ipar Euskal Herriko hiru probintzietan
eta Ameriketako hainbat lekutan egin zen.
Eusko
Ikaskuntzaren lana
Euskararen
eguna Eusko Ikaskuntzak
sortutakoa da. Erakunde hau 1918an sortu zen, Nafarroako, Bizkaiko, Gipuzkoako
eta Arabako Foru Aldundien eraginez. Euskal kulturaren sustapena eta iraupena
ziurtatzea izan da hasieratik Eusko Ikaskuntzaren helburu nagusiena. Espainiako
Gerra Zibila lehertu arte, dinamismo handiko erakundea izan zen. Beste lanen
artean, Euskaltzaindia martxan jarri, autonomia estatutuaren testua idatzi eta
ikastoletarako ikas-materialak ekoitzi zituen.
Bestalde,
euskal ikasketen arloan zebiltzan ikertzaile eta aditu garrantzitsuenak bildu
zituen eta sei biltzar ere antolatu zituen. Baina euskal kulturaren hedapena
gizarte guztira ere zabaldu nahi zuen, eta horrela antzerti eta olerti egunak,
bertsolari egunak eta antzekoak ere antolatu zituen.
Nazioartera
zabaldu
Espainiako
Gerra Zibilak Eusko Ikaskuntzaren ekimenak eten egin zituen, eta erakundearen
desagerpena ia erabatekoa izan zen. Baina Joxe Miel Barandiaranen ekimenez,
Iparraldean jarraipena izan zuen erakundeak, eta Nazioarteko Eusko Ikaskuntza
bultzatu zuen. Horrela, 1948an Miarritzen eta 1954an Baionan, biltzar bana egin
ziren. Halaber, Iparraldeko Euskaltzaleen Biltzarra ere 1948an hasi zen lanean,
eta euskararen aldeko kultur ekitaldiak berpiztu ziren.
Giro honetan,
1949ko abenduaren 3an lehenengo Euskararen Eguna aldarrikatu zuen Nazioarteko
Eusko Ikaskuntzak, eta urtero egun horretan ospatu da.
1995ean egindako Kanpoko Gizataldeen Lehen Mundu Biltzarrean,
Uruguaiko ordezkaritzak Euskararen Egunak berrindartzea proposatu zuen, eta
Diasporako euskaldunentzat hain garrantzitsua zen eguna ofizial izendatzea.
Horrela, Euskaltzaindiak eta Eusko Jaurlaritzak ongi iritzi eta abenduaren 3a,
Xabierko Frantziskoren eguna, Euskararen Egun ofizial izendatu zuten.
El
primer día del Euskara
El primer día
del Euskara se celebró un 3 de Diciembre de 19 49. La situación política de aquellos
años, eran los años de la dictadura franquista, fue la causa para que esta
fiesta del euskara solo se celebrase en las tres provincias de Iparralde y en
algunos lugares de América.
El
buen hacer de Eusko Ikaskuntza
La promotora de
la celebración de la fiesta del “Euskararen Eguna” fue La Sociedad de Estudios
Vascos. Esta asociación cultural, surgida en 1918, contó desde sus inicios con
el apoyo de las Diputaciones de Araba, Bizkaia, Gipuzkoa y Nafarroa. Desde sus
inicios, su principal objetivo fue impulsar y dinamizar todos los aspectos
relacionados con la cultura vasca. Esta
asociación, que tuvo una gran actividad hasta que estalló la guerra
civil, promovió la creación de Euskaltzandia, redactó el texto del Estatuto de
Autonomía y participó en la elaboración de material didáctico para las primeras
ikastolas. Fue sin duda un lugar de
encuentro para todos los euskaltzales y amantes de la cultura, lo que posibilitó
que, a lo largo y ancho de Euskalerria se organizasen fiestas y eventos en los que el euskara
siempre estuvo muy presente.
Proyección
Internacional
La guerra civil
española, paralizó todas las actividades de Eusko Ikaskuntza. Sin embargo,
euskaltzales exilados en Iparralde, bajo la coordinación de Jose Miguel
Barandiaran, reiniciaron las actividades culturales de esta asociación. En la
reunión celebrada en Miarritz en 1948 se
fijaron las nuevas bases de funcionamiento en el exilio. En este contexto es
donde surgió la idea de celebrar el Día del
Euskara el 3 de diciembre, el día
de San Francisco Javier.
En 1995, en una reunión celebrada en Uruguay, diversos organismos
propusieron oficializar e internacionalizar la celebración del Día del Euskara.
Euskaltzaindia y Gobierno Vasco acogieron de muy buen grado esta iniciativa y,
desde entonces, el 3 de Diciembre, todos los euskaldunes nos unimos en el
grito “Bai Euskarari”
No hay comentarios:
Publicar un comentario