Juan Jose Agirre Begiristain 1930ean jaio zen
Alegian (Gipuzkoan). Lazkaoko Beneditarren Monasterioan sartu zen 13 urterekin,
eta ikasketa erlijiosoak egin zituen, gehienak Lazkaon (Gipuzkoan), eta azken
urtekoak Belokeko Beneditarren Monasterioan, Urten (Lapurdin). 1955ean apaiztu
zen Baionan (Lapurdin), eta Lazkaora itzuli zen, Lazkaoko Beneditarrek zeukaten
ikastetxean eskolak ematera. Irakasle lanetan aritu zen hamabost urtez, harik
eta ikastetxea itxi eta Monasterioko Bibliotekaren ardura hartu zuen arte.
1970ean gertatu zen hori.
Agirrek Monasterioko
Biblioteka antolatu zuen, liburu berriak eskuratu zituen eta bildumak osatzeari
ekin zion. Era berean, gerora Euskal Biblioteka gisa ezagutuko zenaren
oinarriak jarri zituen monasterioan aurkitu zituen euskal liburu eta
aldizkariekin. Horrekin batera, liburutegi eta artxiboetan artean gordetzen ez
ziren dokumentuak biltzeari ekin zion: panfletoak, kartelak, pegatinak… Eta
arreta berezia eskaini zion erbestean eta klandestinitatean ateratzen zen
guztiari.
Pixkanaka, Agirrek
materiala biltzeko boluntario sarea egituratu zuen bere inguruan; berak ere
makina bat bidaia egin zituen Euskal Herrian zehar material bila. Denborarekin,
gainera, alderdi politikoetan, sindikatuetan eta beste hainbat erakundetako
partaide izan zirenen paperak eta artxiboak jasotzen hasi zen. Horrekin
guztiarekin batera, monasterioko instalazioak egokitu zituen bildutakoa modu
egokian gordetzeko, eta lehen antolaketa eta deskribapen lanak egin zituen.
Hala, Lazkaoko Beneditarren Biblioteka ezaguna egiten hasi zen, eta laster izan
zituen ikertzaileak ate-joka.
Lan asko egin du
Agirrek ordutik hona. Artean ere lanean jarraitzen du, euskal gizartearen
errekonozimendu zabalarekin. Hainbat sari ere jaso ditu azken urte hauetan.
Egiaz, Agirre aitzindaria izan zen bere lanean, eta hasiera-hasieratik
etorkizunera begira izandako ikuspegi zabalari esker, euskal ondare
dokumentalaren zati garrantzitsu bat salbatzen lagundu duela esan daiteke.

Han pasado cerca de cuarenta años desde que empezó a trabajar en la biblioteca de esta casa de Lazkao y, poco después, comenzó a preparar el archivo, hasta llegar a completar el archivo más prestigioso de la historia reciente de Euskal Herria. Sin duda, un proceso largo y productivo. Mucho han cambiado las cosas desde entonces...
No hay comentarios:
Publicar un comentario