Familia euskaldun batean jaioa, 14
urterekin Iruñara etorri zen irakasle-ikasketak egitera. 17 urterekin
titulua lortuta, Gipuzkoako oposizioak prestatzen hasi zen –han euskal eskolen
sorrera-mugimendua abiatua zen–. Espainako Bigarren Errepublikaren hasiera
zen, eta Iruñean abiatua zen, Euskararen Adiskideen Elkarteak sustatuta, Escuela Vasca izenekoa
sortzeko asmoa, Julia Fernandez Zabaleta, Catalina Alasstuey eta Maritxu
Bizcarte horretan zebiltzala. Lizarran ere bazen euskal eskola bat
sortzeko grina, eta Eusko Ikaskuntzak egin zion Petrari hura sortzeko eskaera:
Petrak baiezkoa eman zuen. Lizarrakoa abiatu bitartean, Iruñeko Euskal
Eskolan egon zen irakasle, eta horrek ikasteko balio izan zion. Azpiroz izan
zen Gerra Zibilaren aurreko lehen euskal andereñoa.
Lizarran, adin ezberdinetako 10 haurrekin hasi hiru
urtera 43 ikasle ziren. Neskek eta mutilek batera ikasten zuten, eta ohiko
ikasgaiez gain euskal kantak eta dantzak ere erakusten zizkien Azpirozek.
Helduen euskalduntze zereginetan ere ibili zen. 1936ko udan, faxistak
Lizarrako eskolan sartu eta erre zuten. Eskola betiko itxi zen. Hurremgo
ikasturtearen hasieran, Azpirozek Irakasle gisa aritzeko desgaikuntza gutuna
jaso zuen, pertsona non grata zela adierazita. Geroztik ez zen
gehiago irakasle bezala aritu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario